1 Bada Christec guregatic suffritu vkan duenaz gueroz haraguian, çuec-ere pensatze hunez beraz harma çaitezte, nola haraguian suffritu duena bekatutaric cessatu den,
2 Guehiagoric ez guiçonén guthicién araura, baina Iaincoaren vorondatearen araura goitico haraguian den demborán vici dençat.
3 Ecen asco içateco çaicu ceren gure vicico dembora iraganean Gentilén vorondatea complitu dugun, conuersatzen guenduenean insolentiétan, guthiciétan, hordiqueriétan, gormandicétan, edatétan, eta idolatria abominablétan.
4 Halacotz bere buruäc estranger iruditzen çaizté dissolutionezco insolentia berera hequin laster eguiten eztuçuenean, çuec gaitzerraiten çaituztela.
5 Ceinéc contu rendaturen baitraucate vicién eta hilén iugeatzeco prest dagoenari.