2 Pedro 3

3 Haur lehenic daquiçuelaric: ecen ethorriren diradela azqueneco egunetan truffariac, bere guthicia proprién araura ebilten diradela.

4 Eta dioitela, Non da haren aduenimenduco promessa? ecen Aitác lokartu içan diradenaz gueroztic, gauça guciéc hunela continuatzen duté creationearen hatseandanic.

5 Ecen haur bere nahiz ignoratzen duté, nola ceruèc lehenagodanic bere içatea vkan dutén, eta lurrac consistitzen celaric vr barnean eta vr artean, Iaincoaren hitzaz.

6 Halacotz orduco mundua vr dilubio batez estali içanic galdu içan da.

7 Baina orain diraden ceruäc eta lurra hitz beraz reseruaturic suco beguiratzen dirade iudicioaren eta guiçon gaichtoén destructionearen eguneco.