11 Guero ikus neçan throno handi churibat, eta norbeit haren gainean iarria, ceinen aitzinetic ihes eguin baitzeçaten lurrac eta ceruäc, eta etzedin hayendaco lekuric eriden.

12 Eta ikus nitzan hilac chipiac eta handiac Iaincoaren aitzinean ceudela, eta liburuäc irequi citecen: eta berce liburubat irequi cedin, cein baita vicitzeco liburua: eta iugea citecen hilac liburuètan scribatuac ciraden gaucetaric, bere obrén araura.

13 Eta renda citzan itsassoac hartan ciraden hilac: herioac-ere eta iffernuac renda citzaten hetan ciraden hilac: eta iugemendua eguin cedin batbederaren obrén araura:

14 Eta iffernua eta herioa egotzi içan ciraden suzco stagnera: haur da bigarren herioa.

15 Eta nor-ere ezpaitzedin eriden vicitzeco liburuän scribaturic, suzco stagnera iraitz cedin.