Hebreus 5

1 Ecen Sacrificadore subirano gucia guiƧonetaric hartzen da, eta guiƧonengatic ordenatzen da Iaincoa baitharaco gaucetan: offrenda ditzanƧƔt donoac eta sacrificioac bekatuacgatic:

2 Ceinec behar den becembat ignorantƩz eta falta eguiten dutenƩz pietate ahal baituque: ceren bera-ere infirmitatez inguratua baita:

3 Eta infirmitate haren causaz behar baitu nola populuagatic, hala bere buruƤgatic-erc offrendatu sacrificio bekatuacgatic.

4 Eta nehorc eztrauca emaiten bere buruƤri ohore haur, baina Iaincoaz deitzen denac, Aaron beƧala.

5 Hala Christec-ere eztrauca bere buruƤri ohore haur eman vkan Sacrificadore subirano eguin ledin, baina hari erran vkan draucanac,Ene Semea aiz hi, nic egun engendratu aut hi.

6 Bercetan-ere erraiten duen beƧala, Hi aiz Sacrificadore eternalqui Melchisedech-en faƧoinera.

7 Ceinec bere haraguiaren egunetan heriotaric empara ahal ceƧaquenari othoitzac eta supplicationeac oihu handirequin eta nigar vrirequin offrendatu cerautzanean, eta beldur cenetic enƧun iƧan cenean,

8 Seme bacen-ere ikassi vkan baitu obedientiĆ” suffritu vkan dituen gaucetaric:

9 Eta sanctificatu iƧanic, eguin iƧan Ƨaye hura obeditzen duten guciĆ©y saluamendu eternalaren authĆ³r:

10 Iaincoaz icendatu iƧanic Sacrificadore subirano Melchisedech-en faƧoinera.

11 Ceinez propos lucea baitugu erraiteco, eta declaratzeco difficila: ceren enƧutera naguitu iƧan baitzarete:

12 Cereneta demboraren arauez iracatsle iƧan behar cinetelaric, berriz iracatsi behar baitzarete cer diraden Iaincoaren hitzetaco lehen hatseco elementac: eta halaco eguin Ƨarete non ezne behar baituƧue, eta ez vianda cerraturic.

13 Ecen norc-ere eznƩz vsatzen baitu, harc iustitiazco hitzaren experientiaric eztu: ecen haour da:

14 Baina handituentzat da vianda cerratua, hala nola costumatu iƧanez sensuac exercitatuac dituztenƩn onaren eta gaitzaren beretzeco.