21 Gauça hauc erran cituenean Iesus trubla cedin spirituan, eta testifica ceçan, eta erran, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ecen çuetaric batec tradituren nauela ni.

22 Orduan discipuluéc batac berceaganat behatzen çutén, ceinez minço cen dudatan içanez.

23 Eta cen Iesusen discipuluetaric bat mahainean haren bulharrera iarria, cein maite baitzuen Iesusec:

24 Eta keinu eguin cieçón huni Simon Pierrisec, galde leguión, cein cen harc erraiten çuena.

25 Bada harc Iesusen stomaquera beheraturic, diotsa, Iauna, cein da?

26 Ihardets ceçan Iesusec, Hura duc nic ahamen trempatua emanen draucadana. Eta busti çuenean ahamena, eman cieçón Iudas Iscariot Simonenari.

27 Eta ahamenaren ondoan sar cequión Satan. Eta diotsa Iesusec, Eguiten duana eguic fitetz.

28 Baina mahainean ciradenetaric batec-ere etzuen aditzen certara hura erran ceraucan.

29 Ecen batzuc vste çuten, ceren mulsá baitzuen Iudasec, ecen erran ceraucala Iesusec, Eros itzac bestacotzát behar ditugun gauçác: edo paubrey cerbait eman liecén.

30 Hura bada ahamena harturic, bertan ilki cedin, eta cen gauä.