14 Eta besta ia erdi iragan cenean, igan cedin Iesus templera, eta iracasten ari cen.

15 Eta miraz ceuden Iuduac, cioitela, Nolatan hunec letrác daquizqui, ikassi gabe?

16 Ihardets ciecén Iesusec, eta erran ceçan, Ene doctriná ezta enea, baina ni igorri nauenarena.

17 Baldin nehorc nahi badu haren vorondatea eguin, eçaguturen du doctrináz, eya Iaincoaganic denez, ala ni neure buruz minço naicenez.

18 Bere buruz minço dena, bere gloriaren bilha dabila: baina bera igorri duenaren gloriaren bilha dabilana, da eguiati, eta iniustitiaric hura baithan ezta.