1 Eta Iesus Spiritu sainduaz bethea parti cedin Iordanetic, eta eraman cedin Spiritu beraz desertura,
2 Eta han tenta cedin deabruaz berroguey egunez: eta etzeçan deus ian egun hec cirauteno, baina hec iragan eta, guero gosse cedin.
3 Orduan erran cieçón deabruac, baldin Iaincoaren Semea bahaiz, erróc harri huni ogui bilha dadin.
4 Eta ihardets cieçón Iesusec, cioela, Scribatua duc, ecen eztela ogui berez vicico guiçona, baina Iaincoaren hitz guciaz.
5 Orduan eramanic hura deabruac mendi gora batetara, eracuts cietzon munduco resuma guciac dembora moment batez.
6 Eta diotsa deabruac, Emanen drauat bothere hori gucia, eta resuma horien gloriá: ecen niri eman içan ciaitadac, eta nahi dudanari emaiten diarocat.
7 Hic bada baldin adora baneçac, hire içanen dituc guciac.
8 Eta ihardesten çuela Iesusec erran cieçón, Guibelerat adi eneganic Satán: ecen scribatua duc, Adoraturen duc eure Iainco Iauna, eta hura bera cerbitzaturen duc.
9 Orduan eraman ceçan Ierusalemera, eta eçar ceçan templeco pinacle gainean: eta erran cieçón, Baldin Iaincoaren Semea bahaiz, egotzac eure buruä hemendic beherera.
10 Ecen scribatua duc, bere Ainguèruey cargu emanen drauela hiçaz, hire beguiratzeco:
11 Eta escuetan eramanen autela, eure oinaz harrian behaztopa ezadinçát.
12 Baina ihardesten duela Iesusec diotsa, Errana duc, Eztuc tentaturen eure Iainco Iauna.
13 Guero tentatione gucia acabatu eta, deabrua parti cedin harenganic dembora batetaranocotz.
14 Eta itzul cedin Iesus Spirituaren verthutez Galileara: eta haren famá ioan cedin inguruco comarca orotara.
15 Eta hura ari cen iracasten hayén synagoguetan, guciéc ohoratzen çutela.
16 Ethor cedin bada Nazarethera non haci içan baitzén: eta sar cedin bere costumaren araura Sabbath egunean synagogán: eta iaiqui cedin iracurtzera.
17 Eta eman cequión Esaias prophetaren liburuä: eta desplegatu çuenean liburuä, eriden ceçan lekua, non scribatua baitzén,
18 Iaunaren Spiritua da ene gainean, ceren vnctatu bainau: paubrey euangelizatzera igorri nau, bihotzez hautsien sendatzera,
19 Captiuoey largançaren, eta itsuey ikustearen recubramenduaren predicatzera, eta çaurthuén deliurançatan eçartera, eta Iaunaren vrthe bozcariotacoaren predicatzera.
20 Eta plegaturic liburuä rendatu ceraucanean ministreari, iar cedin: eta synagogaco gucién beguiac haren gainera fincatuac ciraden.
21 Orduan has cequién erraiten, egungo egunean complitu da Scriptura haur çuen beharrietan.
22 Eta guciéc testimoniage emaiten ceraucaten, eta miraz ceuden haren ahotic ilkiten ciraden hitz gratiazcoéz, eta erraiten çuten, Ezta haur Iosephen semea?
23 Eta erran ciecén, Frangoqui erranen drautaçue comparatione haur, Medicuá, senda eçac eure buruä: cerere gauça ençun baitugu eguin içan diradela Capernaum-en, eguin itzac hemen-ere eure hirian.
24 Eta dioste, Eguiaz diotsuet, ecen Prophetaric batre eztela gogaracoric bere herrian.
25 Baina eguiaz erraiten drauçuet, anhitz ema alhargun cen Eliasen egunetan Israelen, ceruä ertsi içan cenean hirur vrthe eta sey hilebethetacotz, hala non eguin baitzedin gossete handia lur guciaren gainean.
26 Baina hetaric batetara-ere etzén igorri içan Elias, Sarepta Sidoniaco hirira baicen, emazte alhargun batgana.
27 Eta anhitz sorhayo cen Israelen Eliseo prophetaren demborán, baina hetaric batre etzén chahutu içan Naaman Syriacoa baicen.
28 Orduan bethe citecen guciac asserretassunez synagogán, gauça hauc ençuten cituztenean.
29 Eta iaiquiric egotz ceçaten hura hiritic campora, eta eraman ceçaten mendi gainera (ceinen gainean hayen hiria edificatua baitzen) gainetic behera egotz leçatençat.
30 Baina hura hayén artetic iraganic, ioan cedin.
31 Eta iauts cedin Capernaum Galileaco hirira, eta han iracasten cituen Sabbathoetan.
32 Eta spantatuac ceuden haren doctrinaren gainean: ecen authoritaterequin cen haren hitza.
33 Eta cen synagogán guiçombat deabru satsuaren spiritua çuenic, eta iar cedin oihuz ocengui,
34 Cioela, Ah, cer da hire eta gure artean, Iesus Nazarenoa? gure deseguitera ethorri aiz? baceaquiat nor aicen: hi aiz Iaincoaren saindua.
35 Eta mehatcha ceçan hura Iesusec, cioela, Ichil adi, eta ilki adi horrenganic. Eta deabrua, hura artera egotziric, ilki cedin harenganic, eta calteric batre etzieçon eguin.
36 Eta spantamendu iar cedin gucietan, eta minço ciraden elkarren artean, cioitela, Cer hitz da haur, authoritaterequin eta bothererequin manatzen baititu spiritu satsuac, eta ilkiten baitirade ?
37 Eta io citzan haren famác herriaren inguruco comarca guciac.
38 Eta iaiquiric Iesus synagogatic, sar cedin Simonen etchean: eta Simonen ama-guinharreba eduquiten cen helgaitz handi batez: eta othoitz ceguioten harengatic.
39 Eta haren garaitic cegoela mehatcha ceçan helgaitza: eta vtzi ceçan hura helgaitzac: eta harc bertan iaiquiric cerbitza citzan.
40 Eta iguzqui sartzean, anhitz eritassun motaz eriric çuten guciéc ekar citzaten harengana: eta harc escuac hetaric batbederari gainera eçarriric senda citzan.
41 Deabruac-ere ilkiten ciraden anhitzenganic, oihuz ceudela, eta cioitela, Hi aiz Christ Iaincoaren Semea. Baina harc mehatchatzen cituela, etzituen vtziten erraitera, ecen baceaquitela hura cela Christ.
42 Eta arguitu cenean ilkiric ioan cedin leku desertu batetara, eta gendetzeac haren bilha çabitzan, eta ethor citecen hura baitharano: eta baçaducaten hura hetaric parti ezledinçát.
43 Baina harc erran ciecén, Berce hiriey-ere euangelizatu behar drauet Iaincoaren resumá: ecen hartacotzat igorri içan naiz.
44 Eta predicatzen çuen Galileaco synagoguetan.