31 Orduan erran ceçan Iaunac, Norequin bada comparaturen ditut generatione hunetaco guiçonac? eta cer irudi dute?

32 Merkatuan iarriric dauden, eta bata berceari oihuz dagozcan haourtchoac beçalaco dirade ceinéc baitioite, Chirula soinu eguin drauçuegu, eta etzarete dançatu: eressiz cantatu drauçuegu eta eztuçue nigarric eguin.

33 Ecen ethorri da Ioannes Baptista, oguiric iaten eztuela, ez mahatsarnoric edaten, eta dioçue, Deabrua du.

34 Ethorri da guiçonaren Semea iaten eta edaten duela: eta dioçue, Huná guiçon gormanta eta hordia, eta publicanoén eta vicitze gaichtotacoen adisquidea.

35 Baina iustificatu içan da sapientiá bere haour guciéz.

36 Eta othoitz eguin cieçon Phariseu batec harequin ian leçan, eta sarthuric Phariseuaren etchean, iar cedin mahainean.

37 Eta huná, hirian emazte vicitze gaichtotaco cen-batec iaquin çuenean, ecen hura Phariseuaren etchean mahainean iarria cela, ekar ceçan boeitabat vnguentu,