43 Eta hamabi vrthez gueroztic odola baratzen etzayon, eta medicuetan bere sustantia gucia despendatu çuen, eta batez-ere ecin sendatu içan cen emaztebatec,

44 Hurbilduric guibeletic hunqui ceçan haren arropa ezpaina eta bertan gueldi cedin haren odol iariatzea.

45 Orduan dio Iesusec, Nor da ni hunqui nauena? Eta guciéc vkatzen çutenaren gainean, erran ceçan Pierrisec, eta harequin ciradenéc, Magistruá, gendetzéc hertsen eta aurizquiten aute, eta dioc, Nor da ni hunqui nauena?

46 Baina Iesusec dio, Norbaitec hunqui nau ecen eçagutu dut verthute eneganic ilki içan dela.

47 Emazte hura bada ikussiric ecen etzayola estali içan, ethor cedin ikara çabilala: eta bere buruä haren aitzinera egotziric declara cieçón populu guciaren aitzinean cer causaz hura hunqui çuen, eta nola sendatu içan cen bertan.

48 Eta harc erran cieçón, Alabá aun bihotz on eure fedeac sendatu au: oha baquerequin.