Marcos 10

4 Eta hec erran ceçaten, Moysesec permettitu dic separationeco letraren scribatzera, eta emaztearen vtzitera.

5 Eta ihardiesten çuela Iesusec erran ciecén, Çuen bihotzeco gogortassunagatic scribatu drauçue manamendu hori.

6 Baina creatione hatsetic, arra eta emea eguin cituen Iaincoac.

7 Hunegatic, vtziren ditu guiçonac bere aita eta ama, eta iunctaturen çayó bere emazteari.

8 Eta biac içanen dirade haraguibat. Beraz guehiagoric eztirade biga, baina haraguibat.

9 Bada Iaincoac iunctatu duena guiçonac ezteçala separa.