34 Guero populua beregana deithuric bere discipuluequin, erran ciecén, Norc-ere nahi baitu ene ondoan ethorri, renuntia beça bere buruäz, eta har beça bere crutzea, eta berrait niri.
35 Ecen norc-ere nahi vkanen baitu bere vicia saluatu, galduren du hura: baina norc-ere galduren baitu bere vicia enegatic eta Euangeliogatic, saluaturen du hura.
36 Ecen cer probetchu du guiçonac, baldin mundu gucia irabaz badeça, eta bere arimá gal badeça?
37 Edo cer emanen du guiçonac bere arimaren recompensamendutan?
38 Ecen norc-ere ahalque içanen baita niçaz eta ene hitzéz generatione adultera eta bekatore hunetan, guiçonaren Semea-ere ahalque içanen da harçaz, dathorrenean bere Aitaren glorián Aingueru sainduequin.