Mateus 16

5 Eta ethorri ciradenean haren discipuluac berce aldera, ahanz cequién ogui hartzera.

6 Eta Iesusec erran ciecen, Gogoauçue eta beguira çaitezte Phariseuén eta Sadduceuén altchagarritic.

7 Eta hec iharduquiten çutén bere artean, cioitela, Hori dio, ceren oguiric hartu eztugun.

8 Eta Iesusec eçaguturic erran ciecén, Cer diharducaçue ceurón artean, fede chipitacoác, ceren oguiric hartu eztuçuen?

9 Oraino eztuçue aditzen, eta etzarete guehiagóric orhoit borz milla guiçonén borz oguiéz, eta cembat sasqui goititu cintuzten?

10 Ezeta laur milla guiçonén çazpi oguiéz, eta cembat sasqui goititu cintuzten?

11 Nola eztuçue aditzen ecen eztrauçuedala oguiz erran, beguira cindeizten Phariseuén eta Sadduceuén altchagarritic?

12 Orduan adi ceçaten ecen etzuela erran, beguira litecen ogui altchagarritic, baina Phariseuén eta Sadduceuén doctrinatic.