23 Orduan Iesusec erran ciecén bere discipuluey, Eguiaz erraiten drauçuet, ecen abratsa nequez sarthuren dela ceruètaco resumán.

24 Eta berriz diotsuet, errachago dela cablebat orratzaren chulhotic iragan dadin, ecen ez abratsa Iaincoaren resumán sar dadin.

25 Gauça hauc ençunic haren discipuluac spanta citecen haguitz, cioitela, Nor da beraz salua ahal daitenic?

26 Eta Iesusec hetarat behaturic, erran ciecén, Guiçonac baithan hori impossible da: baina Iaincoa baithan gauça guciac possible dirade.