31 Bada guiçonaren Semea dathorrenean bere glorián, eta Aingueru saindu guciac harequin, orduan iarriren da bere gloriaren thronoan.
32 Eta bilduren dirade haren aitzinera natione guciac, eta bereciren ditu batac bercetaric, artzainac ardiac akerretaric beretzen dituen beçala.
33 Eta eçarriren ditu ardiac bere escuinean, eta akerrac bere ezquerrean.
34 Orduan erranen draue Reguec bere escuinecoey Çatozte ene Aitaren benedicatuác, hereta eçaçue munduaren fundationetic preparatu çaiçuen resumá.
35 Ecen gosse içan naiz eta eman drautaçue iatera: egarri içan naiz, eta eman drautaçue edatera: arrotz nincen, eta recebitu nauçue,
36 Billuci, eta veztitu nauçue: eri, eta visitatu nauçue: presoindeguian nincén, eta enegana ethorri içan çarete.
37 Orduan ihardetsiren draucate iustoéc, dioitela, Iauna, noiz ikussi augu gosseric, eta bazcatu augu: edo egarriric eta edatera eman drauagu?
38 Eta noiz ikussi augu arrotz, eta recebitu augu? edo billuci, eta veztitu augu?
39 Edo noiz ikussi augu eri, edo presoindeguian eta ethorri gara hiregana?
40 Eta ihardesten duela Reguec erranen draue, Eguiaz diotsuet, ene anaye chipién hautaric bati eguin draucaçuen becembatean niri eguin drautaçue:
41 Orduan erranen draue ezquerrecoy-ere, Maradicatuác, parti çaitezte eneganic seculaco sura, deabruari eta haren aingueruèy preparaturic dauenera.
42 Ecen gosse içan naiz, eta eztrautaçue eman iatera: egarri içan naiz, eta eztrautaçue eman edatera.
43 Arrotz nincén, eta eznauçue recebitu: billuci, eta eznauçue veztitu: eri eta presoindeguian, eta eznauçue visitatu.
44 Orduan hec-ere ihardetsiren draucate, erraiten dutela, Iauna, noiz ikussi augu gosse edo egarri, edo arrotz, edo billuci, edo eri, edo presoindeguian, eta ezaugu cerbitzatu?
45 Orduan ihardetsiren draue, erraiten duela, Eguiaz diotsuet chipien hautaric bati eguin eztraucaçuen becembatean, niri-ere eztrautaçue eguin.
46 Eta ioanen dirade hauc tormenta eternalera: baina iustoac vicitze eternalera.