1 rduan Iesus eraman cedin Spirituaz desertura, deabruaz tenta ledinçát.

2 a barurtu cituenean berroguey egun eta berroguey gau, finean gosse cedin.

3 a ethorriric harengana tentaçaleac erran ceçan, Baldin Iaincoaren Semea bahaiz, errac harri hauc ogui eguin ditecen.

4 aina harc ihardesten çuela erran ceçan, Scribatua duc, Ezta guiçona ogui beretic vicico, baina Iaincoaren ahotic ilkiten den hitz orotaric.

5 rduan hura du eramaiten deabruac Ciuitate saindura, eta du eçarten templeco pinacle gainean.

6 a diotsó, Baldin Iaincoaren Semea bahaiz, egotzac eure buruä beherera: ecen scribatua duc, Ecen cargu emanen drauèla hiçaz bere Aingueruèy, eta bere escuetan eramanen autela, eure oinaz harrian behaztopa ezadinçát.

7 ran cieçon Iesusec, Berriz scribatua duc, Eztuc tentaturen eure Iainco Iauna.

8 erriz hura du eramaiten deabruac gucizco mendi gora batetara, eta eracusten drautza munduco resuma guciac eta hetaco gloriá:

9 a diotsó, Hauc gucioc emanen drauzquiat, baldin ahozpez adora baneçac.

10 rduan diotsó Iesusec, Habil Satan, ecen scribatua duc: Eure Iainco Iauna adoraturen duc, eta hura bera cerbitzaturen duc.

11 rduan vtziten du hura deabruac: eta huná, Aingueruäc ethor citecen, eta cerbitzatzen çuten hura.