Tiago 3

1 Ene anayeƔc, etzaretela magistru anhitz: daquigularic ecen condemnatione handiagoa recebituren dugula.

2 Ecen anhitz gauƧatan huts eguiten dugu guciƩc Baldin cembeitec hitzean huts eguiten ezpadu, hura guiƧon perfectoa da, eta bridatan eduqui ahal deƧaque gorputz gucia-ere.

3 HunƔ, Ƨamariey bridƔc ahoetara emaiten drauztegu obedi gaitzatenƧƔt, eta hayƩn gorputz gucia hara huna drabilagu:

4 HunƔ, barcƔc-ere, hain handi diradelaric, eta haice borthitzƩz erabilten diradelaric, hara huna erabilten dirade gobernail chipito batez, norat-ere gobernaƧalearen placerac nahi baituque.

5 Hala mihia-ere membro tipitobat da, eta gauƧa handiz vantatzen da: hunƔ, su chipito batec cein egurtze handia irachequiten duen.

6 Mihia-ere subat da, eta iniquitatezco mundubat: hala diot mihia eƧarria dela gure membroƩn artean, ceinec maculatzen baitu gorputz gucia, eta irachequiten gure naturaren cursua, eta irachequia da gehennƔz.

7 Ecen bestiƩn, eta choriƩn, eta suguƩn, eta itsassoco arrainƩn natura gucia hetzen da, eta heci iƧan da natura humanoaz:

8 Baina mihia eceinere guiƧonec ecin hez deƧaque: ceba ecin daiten gaitzbat da poƧoin mortalez bethea.

9 HarƧaz benedicatzen dugu gure Iainco eta Aita: eta harƧaz maradicatzen ditugu Iaincoaren irudira eguinico guiƧonac.

10 Aho ber-batetaric ilkiten da benedictione eta maledictione: Ezta behar, ene anayeƔc, hauc hunela eguin ditecen.

11 Ala ithurri batec Ƨulho beretic emaiten du dulcea eta mina?

12 Ala ficotze batec oliuaric ekar ahal deƧaque, edo aihenac ficoric? hala ecin ekar deƧaque ithurribatec-ere vr gaci eta gueƧa.

13 Nor da Ƨuhur eta iaquinsu Ƨuen artean? eracuts bitza conuersatione onez bere obrƔc, Ƨuhurtziazco emetassunequin.

14 Eta baldin inuidia saminic baduƧue, eta tharritamenduric Ƨuen bihotzetan, etzaiteztela gloria, eta gueƧurric ezterraƧuela eguiaren contra.

15 Ecen Ƨuhurtzia haur ezta garaitic iausten dena, baina da lurrecoa, sensuala eta deabruezcoa.

16 Ecen non baita inuidiaric eta tharritamenduric, han nahastecamendu eta obra gaichto gucia.

17 Baina garaitico ƧuhurtziƔ, lehenic da pur, guero baquezco, moderatu, maneioso, misericordiaz eta fructu onez bethea, distinctioneric gabea, hypocrisia gabea.

18 Eta iustitiazco fructua baquerequin ereiten Ƨaye baquezcoƩy.